Stellarium



Batzuentzat erabilgarria, beste batzuentzat ez hainbeste, hemen duzue Linux, windows eta Mac-ek duten Izarrak, konstelazioak etab. ikusteko eta ezagutzeko programa kuriosoa.

Esan dizuedan moduan konstelazioak ikusteko eta ezagutzeko balio du, baina ez edoizein ikuspuntutik. Stellarium-ek gure herri, edo hiriko kordenatuak sartzeko aukera ematen digu eta honela gure etxeko zapai gaineko zeruaren adierazpen bat egiten digu. Momentu berberekoa (Urtea, egunak, orduak...). Gainera, izarrenbat kuriositate handia ematen badigu edota konstelazio bat, hauei buruzko hainbat datu fisiko emanten dizkigu.

Emandako informazioa nahiz eta eskasa izan, bitxikeriak eraman zaitzailtela! probatu zazue Stellariuma!

ALDAKETA

Helbidez aldatzen gara. Ea oinarri hobea ematen diguten bertan.


http://linuxeuskaraz.wordpress.com/

Clipart gehiago eskuratzen

Dagoeneko denok dakigu zer den clipart bat. Gure openofficen oso gutxi ekartzen ditu, baina badugu aukera berriz ere hori aldatzeko eta gehiago jartzeko. Kolekzio asko aurki ditzakegu saren zear. Nik aldiz errepositorioetatik instatu egin ditut eta oraingo naikoak dauzkat, naiz eta noizean behin internetera jo zerbait zeatzagoa denaren bila.


Klikatu irurdian instalatzeko.


Instalazio automatikoak huts egiten badizu:

sudo apt-get install opencliparts

Esta bestela gure sinpatikotik (Synaptic) instalatu pakete hori eta bere dependentziak.

Pantaila izoztu zait!

Hementxe ekartzen dizuen serbidore grafikoa blokeatzen den momenturako soluzio bat. Badira zenbait kasu sagua ere mugitzen ez dena eta gure pantaila izoztua bezala geratzen da.


"A machete" itzali ordez, hau da, pizteko botoia 5segundu eduki zapaldua, badugu beste modu bat eta gure sistemari arazo gutxiago ekarriko dizkionak. Horretarako hau egin behar degu:

  • Alt+ ImprPantalla zapalduak mantendu ondorengoa tekleatzen dugun bitartean:
  • RSEIUB eta zure sistema berabiaraziko da.

Zeatzago ikusi dezakegu letra bakoitzaren funtzioa:

  • R teklatuari kontrola bueltatzen dio
  • S sinjornizatu egiten du.
  • E prozesuen seinaleak terminalera bidaltzen ditu.
  • I prozesuei "kill" seinalea bidaltzen die.
  • U fitxeroen sistema desmontatzen du.
  • B sistema berabiarazten du

"Compiz Fusion Icon"

Badaude zenbait kasu eta zenbait programa Compiz-ekin ondo ez doazenak. Batez ere OpenGL sistema erabiltzen dituztenak. Adibidez Zattoo edo zenabit joku. Hauen sintoma irudiaren intermitentzia edo parpadeatzea da eta ezin da ondo ikusi. Beraz egokiena efektu guztiak desaktibatzea izango litzateke eta behin bukatuta berriz ere aktibatzea. Aplikazio honek hori bera errazten digu.

"Tray" edo goiko indikadore menuetan azaltzen zaigun ikono bat eta bertatik kontrola dezakegu aktibatzeko Compiz edo kentzeko, hau da, metaciti sistema berriz ere jartzeko.

Instalatzen:
Sinpatikotik (Sympatic) "Fusion-icon" bilatu eta bera instalatu. Edo klikatu ondorengo ikonoan



Exekutatzeko Aplicaciones>Herramientas de Sistema>Compiz Fusion Icon.



Irudiko lehen ikonoa da eta bertan eskubiarekin sakatuta azalduko zaigu menua.

Amarok 2!! (Bere Alpha bertsioan)

Dakigun bezala, hau da multimedia esatzio erabiliena linuxen. Aurten gainera Window$ plataformara intentzioa dute 2.0 bertsio honekin batera. Horrek eta ekarriko dituen aldaketengatik batzuk gogo handiz itxaroten ari gera. Beraz, horientzako hementxe daukagu Ubuntun instalatu daitekeen Amarok 2 Alpha bertsioa.

Lehenik /etc/apt/sources.list barruan ondorengo lerroa sartu:
deb http://ppa.launchpad.net/project-neon/ubuntu hardy main

Ondoren terminalean
sudo aptitude update
sudo aptitude full-upgrade
sudo aptitude install khelpcenter
sudo aptitude install amarok-nightly




Flash-ak jetsi firefoxekin

Lehengokoan modu oso gogorrean egiteko prozesua esplikatu degu. Aldiz modu askoz ere errazago bat dago Flash-ak jeisteko. Horretarako soilik Firefoxen gehigarri (Plugin) bat beharko degu.

1-. Instalatu
2-. Firefox Berrabiarazi
3.- Funtzionamenduan: Web batean zautenean eta horre Flash bideo bat baldin badu, goiko helbide barraren ondoan hiru bola hasiko dira mugitzen. Bertan klik egin eta jeisteko aukera emango dizu. Jetsitako artxiboa .flv formatua izango du. Ubuntun ikusteko inongo arazorik ez du.

FLV-ti AVI-ra
Terminal bidez dugu errazena.

1.- Artxiboa dagoen karpetan kokatu
2.- ffmpeg -i atxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Dreamwaver instalatzen

Lehenago Photoshop-aren instalazioa azaldu degu, eta orain berriz Dremwaver-arena. Bi programa hauek Windows-etik Linux-era pasatzen direnen artean,diruidienez, oso garrantzitsuak dira, faltan botatzen dituzten bi izaten baitira. Horregatik, guk hauen istalazioak euskeratu eta azaldu dizkizuegu.

Dreamwaver-a instalatzeko lehenengo wine aplikazioa isntalatu behar da.

Hau eginda Dreamwaver-aren instalazioaren pasuak azalduko ditugu. Hauexek dira:

Programa honen instalaziorako artxiboak karpeta bateta gorde eta terminala bertan ireki eta hau jarri

$ wine dreamweaver-aren instalatzaiaren izena.exe

Hau ongi burututa, windows-en azaltzen den instalazio prozesu berbera azalduko da. Intalazioa Windows-en berbera da.

Behin instalatuta, wine-ek honela gordeko du programa“/home/zure kontua/.wine/drive_c“.Nahi izatekotan, bertan sartu zaitezkete eta bi karpeta hauek daudela zihurtatu: “windows” eta “Archivos de programa“.

Karpeta horiek ez badaude, instalazioa honela burutu dela izan daiteke: “Archivos de programa/Macromedia/Dreamweaver 8″. Beraz, hala bada, terminalean hau idatzi beharko da (banandu gabe):
$ wine /home/tu_carpeta/.wine/drive_c/Archivos\ de\ programa/Macromedia/Dreamweaver\ 8/Dreamweaver.exe

Beste instalazio modu bat Wine-en Fake ruta erabiltzea litzateke:

$ wine "C:\Archivos de programa\Macromedia\Dreamweaver 8\Dreamweaver.exe" (terminalean)

Honekin nahikoa Dreamwaver-a ubuntun izateko.

Photoshop-a Jartzen

Hemen idatzitakao gida honek Adobhe Photoshop-a Ubuntun instalatzeko pausuak emango dizkigu. Diruidienez Linux sistemarentzat prestaturiko instalazioa litzateke hau, baina ofizialki Ubuntu-n onartu egin da.

Hasteko hau beharko genuke:
Ubuntu Dapper isntalazio eguneratua
Windoes duen makina Adobe Photoshop Cs2 arekin.

Bi gauza hauek edukita Terminalean hau idatze behar da:

apt-get update
apt-get install wine (wine badezue ez da beharrezkoa hau egitea)


Hau burututa Windows-etik beharrezko fitxero guztiak hartu beharko ditugu:

“Adobe” deituriko karpetatik dena kopiatu --> “c:\Archivos de Programa” “/home/Zure usuarioa/.wine/drive_c/Program Files/”

Adobe Photoshop CS2-aren kodeak erreistratu behar dira:

Windows-en, “regedit” idatzi “Ejecutar programa”-em eta atera “HKEY_LOCAL_MACHINE/Software/Adobe/” “adobe.reg”-era.
Ubuntun kopiatu eta ASCII-n bilakatu honekin:
recode ucs-2..ascii adobe.reg

Hondoren hau idatzi:

wine regedit adobe.reg

wine-era pasatzeko.

Azkenik hau idatzi terminalean:

./wine –winver winxp “[ruta a Photoshop]/photoshop.exe”

Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer...). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu...Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:



$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)



$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)



Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!

Flash Bideoak lortzen webetatik

Zuen helburua interneteko bideoak behin eta berriz ikustea, edota hauek eskuragarri izatea bada, jarraian dituzuen pausuak burutu beharko dituzue. Oso erraza da.

Pausuak burutzeko bi bide ditugu, Terminalaren bidez edota ordenagailuan, karpetaz-karpeta eginez.

"Karpetaz-karpeta"vlc o mplayer
-ko metodoa erabiliz pausu hauek jarraitu beharko dituzue:

1. Bideoa duen web-orria zabaldu eta hondoren kargatzen utzi amaierararte.

2. Ordenagailuaren sistemako /tmp karpeta zabaldu eta bertan FlashAvhMRY honelako artxibo moduko bat aurkitu.

3.Fitxategi hori aurkitzean (FlashAvhMRY antzeko fitxategia) kopiatu eta gorde nahiko dezuten karpetan itxatxi, .flv estentxioarekin.

4.vlc edo mplayer-arekin ireki bideoa.

Terminaletik egiteko:


$ cd /tmp
$ ls -l
$ cp -v FlashAvhMRY /home/gure_erabiltzailea/Bideoaren_izena.flv

.flv-a .avi-ra pasatzeko, ffmpeg erabili daiteke. Istalatuta ez badezue, honela instalatu dezakezue terminalaren bidez:

$ sudo apt-get install ffmpeg

Behin hau eginda, terminala ireki eta artxiboa gorde dezuten karpeta ireki beharko dezue. hondoren terminalean hau idatzi:

$ ffmpeg -i artxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Pausu guzti hauek burututa, youtubetik (adibidez) jeitxitako bideoa .avi formatoan ikusi ahal izango dezue.

Zattoo Telebista Ordenagailuan

Telebista bat etxean, beti salan eta inoiz ezin ikusi zuk nahi dezun programa?

Zattoo programarekin telebistako kanal guztiak ikusi ahalko dituzu, baita gehiago ere. Instalatzeko oso erraza da kasu honetan. Lehenik behar dugun artxiboa jetsi (deb formatuan) ondoren click bikoitzarekin instalatu eta kitto!


OHARRA: ABUZTUTIK AURRERA ETA PRINTZIPIOZ IRAILA AMAIERA ARTE KOBRATU NAHI DUTE ZERBITZUA. 2 SMSKO PREZIOA.

Tile Racer

Nork dio linuxerako ez daudela jokuak?

Duela urte mordoa, etxean 486 batetik Petiumera salto egin genunean, 133mhz eta 166 turboarekin, lagun batek diskette batean joku bat oparitu zidan. Diskettean 4D jartzen zuen eta nik horrela deitzen nion jokuari, naiz eta ez dakitan bere benetako izena hori zen ala ez. 1,4MB eko joku horrekin orduak pasa nituen eta onezkera ez det berriz ere lortzen. Orain nire sorpresa joko hau aurkitzerakoan:



Nik nuen jokuan bezala, pistak zuk montatu ditzakezu eta pirueta berdinak ditu gainea. Joku berdina grafiko hobeagorekin.

1ª Jokua jesi
2ª root bezala exekutatu zure artxibo hari.
3ª GOZATU!!

Tutoretza bideoak

Firefoxentzako hiztegia

Zerbait idazten dugunean gure blog, edo emailetan ez dago bat ere gaizki zuzentzaile bat izatea gure firefoxen integraturik. Testu bat idazterakoan betiko modura gaizki idatzitako hitzak azpimarraturik egongo dira eta eskubiko botoiarekin sakatzean, aukerak emango dizkigu

Instalatu

"Xuxen III EDBL Euskara dictionary.

Guztira 85.000 sarrera ditu hiztegiak, horietatik berriak 8.860 izen arrunt eta 1.446 izen propio izanik. Orain, EAEko izen eta abizen ohikoenak ere baditu.

Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/adjuntos/xuxen/xuxenedbl.pdf"

Ipod Touch edo Iphon telefonoa Ubunturekin sinkronizatzen

Gida honen medioz, gure musika Ipod Touch edo Iphonera pasa ahal izango dugu Ubuntutik. Bi programa erabiltzen dira hau egiteko. Lehena gtkpod edo bestea Amarok. Bigarren hau oso ezaguna (ez det uste ezagutzen ez duenik egotea Ubunturekin instalatua)

iTunesen azken datu basea, beste modu ezberdin batean dago enkriptaturik eta libgtkpod (sinkronizazioa laguntzen duen mini-aplikazioa) zaharkitu geratu da. Honela, ezin ditu Ipod Touch berria eta Iphona sinkronizatu.

Bi modu daude, bat automatikoa eta beste manuala edo eskuzkoa. Modu automatikoa gomendatzen det ez izateko arazorik eta ondorioz Ipod edo Iphona errestauratu behar izana.

1 Oharra: Gida Ubuntuko ofizialetik dago aterata eta bertan mantendua izan da gida hau.

2 Oharra: Gida hau jailbreak egina badugu gure ipod/iphon-etan soilik baio du. Ez baldin badaukazu egina googleatzen segituan aurki dezakezu.

3 Oharra: Ipos/Iphon-ean instaler aplikazioa beharko dezu eta ondorengo aplikazioak instalaturik: BSD Utils, OpenSSH.



1.- Lehendabizi ssh bidez konektatu behar gara gure Ipod/Iphon-era. Bertan pasahitza publikoa sartu ipod/iphonera sartzeko eta gorde berriz ez galdetzeko. Beraz garrantzitsua da gure Linuxa eta Ipod/Iphon-a sare berberera egotea konektaturik.

Gure Ipod/Iphon-aren IPa begiratzen dugu. Horretarako Ajustes/Wifi ra joango gara eta gure konexioaren aldameneko fletxan sakatuko dugu. Honela bertan azalduko zaigu gure IPa. Nirea adibidez 192.168.1.134 da.

Beraz apunta dezagun gure IP.

Oharra: Gomendagarria da, DHPC sistema dugunok IP estatika bat erabiltzea. Hori Ipod/Iphon-ean jarri dezakegu estatica jartzen duen lekuan gure oraingo datuak jarriz. Bestela hurrengo batean beste IP ezberdin bat izango degu eta berriz ere jakin beharrean egongo gara gauzak egiteko. Aldiz Ip-a beti berdina bada ez dugu zergatik konfigurazioak aldatu behar. Bertako datuak betetzeko adibidea ondorengo izango litzateke:

Dirección IP: 192.168.1.3

Máscara de subred: 255.255.255.0

Puerta de enlace: 192.168.1.1

DNS: 208.67.222.222, 208.67.200.200

Jarritako DNS-ak OpenDNSkoak dira.

2.- Hemen modu automatiko eta manualak dira. Automatikoa esplikatuko det, manuala gida ofizialean dezue eta. Honela arazoak izaten terminalarekin saihesten degu.

- sourcer.list editatzen degu.

sudo gedit /etc/apt/sources.list

eta amaieran ondorengo gehitzen diogu

### Repositorio de ipod-convenience eta gtkpod azken bertsioa

deb http://ppa.launchpad.net/ipod-touch/ubuntu gutsy main

Gorde egiten degu eta gero itxi.

- Orain repositorioak eguneratzen ditugu:

sudo apt-get update && sudo apt-get upgrade

ipod-convenience instalatzen degu. Hau skript multzo bat da eta gure Ipod/Iphon a sinkronizatzen lagunduko digu. Baina lehenik amaroken bertsioa jetsi behar degu, honela libgpod3 funtziona dezan

sudo apt-get install ipod-convenience libgpod3 amarok

Honen instalazioan IPa eskatuko digu. Lehen ateratakoa da. Ondoren non montatu nahi degun.
Dagoen bezala, utzita ondo dago.

sudo apt-get remove libgpod2

Orain, ipod-convenuence hasiko dugu. Honetarako ondorengo komandoa jarriko dugu erabiltzaile normala bezala, hau da, SUDO gabe.

iphone-mount

Pasahitza eskatuko dizue. Alpine edo dotty izango da firmware bertsioaren arabera. Desmontatzeko “iphone-umount"

3.-Amarok konfiguratzen

Oharra: iphone-mount beti exekutatu sinkronizatzeko.

Amarok jarria ez baduzue, instalatu

sudo apt-get install amarok ipodslave

Amarok zabaldu. Eta Settings/Configure Amarok/Media Devices/Add Deviceo Preferencias/Configurar Amarok/Dispositivos de medio/Añadir un dispositivo Gortina menuan “Apple iPod Media Device” eta punto de montaje “/media/ipod” o edo instalazioan jarri dezuena.

Disken azalak ere transferitzeko, ezkerrean, dispositivos jartzen duen lekuan, ondoren Conectar sakatu eta gero modeloa aukeratu. ipod/Mobile Phones/iPhone

Gure lehen Wallpaper edo Mahaigaineko atzeko plano sponsorizatuak.





Ubunturen Letra Tipoa

Ubunturen letra tipoa, iturria (fuente) edo ttf gogoko dituztenentzako hemen jartzen dizuet nola instalatu. Ondoren programetan aukeratu ahal izango duzue.

Instalatzeko benetan erraza da:

$ sudo aptitude install ttf-ubuntu-title

Hardy Heron Instalazioa

Toturial hay luze egingo degu oso forma zeatzean egina dagoelako. Testu, imagin eta datu guztiekin. Kasu honetan Hardu Heron 8.04 bertsioa instalatzeko izango da.

SARRERA

Berri baldin bazera GNU/Linux munduan, bereala konturatuko zara onelako instalazioak ez duela inolako konplikaziorik. Tutorial honekin Ubuntu (hardy bertsioan) unstalatuko degu eta pantailazoak eginez joango gara grafikoki pausoz pausu dana ikusteko.

Instalazio honene zatirik konplexuena, partzioen eta montaje puntuak konfiguratzea da, ala ere oso sinplea da. Garrantzitsutzak jotzen dudanez gauzak ulertzen, zati horretan piskat gehiago luzatuko gara agian.

PRESTAKUNTZA

Zer behar degu? Ordenagailu bat eta Ubunturen CDa. . Jetsi egin dezakezu edo etxera bidal diezazuten guztin doain.

Jeisteko:

Ubuntu - http://releases.ubuntu.com/releases/8.04/

Ondorengo pausua gure ordenagailua pizterakoan lehendabizi CDa irakurtzeakoa da. Horretarako normalean F8 sacatuz hasieran zein unidadetik arrankatu nahi dezun galdetuko dizu. Honela Cdtik esango diogu. Nire kasuan F8 ordez F12 da. Honekin lortzen deguna da, disko gogora irakurri baino lehen Cda irakurtzean, honela ez da gure Sistema Operatibora sartuko eta Cdra sartuko da.

UBUNTU DESKTOP LIVE CD

Orain Cda barruan daukagula menu bat azalduko zaigu. Bertan hizkuntza aukeratu dezakegu, nahi dezuna jar dezakezu. Orokorrean gaztelera egokiena da hasteko, hondoren euskarara pasa dezakezu beti ere. Behin aukeratuta Enter eman eta menu txiki bat izango dezu zure aurrean.

Hemen beti lehen aukera aukeratuko degu, hau da gure ordenagailuan probatu (inongo instalaziorik gabe, Cdtik soilik). Motela izango da karga dena cdtik bait doa. Ala ere probatzeko pena merezi du. Ez baloratu abiadura ez bait du zer ikusiri benetako abiadurarekin.

KARGA ONDOREN AURKITZEN DUGUNA

Kargatzen denbora itxaron ondoren, ondorengo pantaila azaldugo zaigu:

Hay Ubuntu Hardy Heron-en mahaigain predeterminatua da. Modu "gogor" eta ez pertsonalizatuan noski.

INTERNETERA KONEKTATU

Kablea erabiltzen badezu konektatzeko surtez zabiltza ez dezu ezer egin behar. Routerrak IP bat emango dizu (DHCP sistema badaukazu jarrita) eta IP pribatu bat emango dizu. Honela internetera konektatu zaitezke arazorik gabe.

Aldiz WIFI erabiltzen badezu DHCP sistemarekin goi eskubiko ikonoan egin behar dezu klik eta zure sare aukeratu. Pittin bat itxaron beharkio dezu konexio egiten duen bitartean.

Pasahitza badagu galdetu egingo digu (WEP o WAP) eta segundu gutxitan kontatua egon beharko zinake. Beti ere konpatibilitatearen arabera.

Zure sareak ez badu DHCP martxan jarria (ez da normalena izaten) eskuz konfiguratu beharko dezu. Ezker botoiarekin clickatu “Configurar manualmente“ sakatu. Bertan IP pribatu sar dezakezu eta DNSak sare pribatuko maskarekin batera.

INSTALAZIOA: HIZKUNTZA

window$eko ikono bat izango balitz bezala bi aldiz klikatu "Instalar" ikonoan. Lehio bat zabalduko zaigu eta instalazioren asistentearekin batera egingo dugu instalazioa.

Ongietorri bat emango digu eta ondoren hizkuntza aukeratuko degu ezkerreko hautagaietan. Ondoren "Adelante" sakatu.

INSTALAZIOA: ORDUA

Pauso benetan erraza, ordua konfiguratu behar degu:

Horretarako gertu izan dezakegun hiri bat aukeratu ordu berdina duenarekin. Mapan clickatuz ere aukeratu daiteke. Pauso erraza hau ere. Seguidan "Adelante" sakatu.

INSTALAZIOA: TEKLATUAREN HIZKUNTZA

Pauso hau umeentzako bezalakoa da:

Ezkerrean herrialdea aukeratu dezakezu, eta eskubian errialdeko teklatu ezberdinak. Dudak badauzkazu behean probak egin ditzakezu. Ala ere aukeratua datorren aukera, egokiena izanten da. Ondoren sakatu "Adelante"


INSTALAZIOA: PARTIZIOAK PRESTATZEN

Esan bezala, zati hau izan daiteke konplexuena. Azalduko zaigun pantaila ondorengo hau izango da:

Ordenagailuan Linux bakarrik izateko:

Guiado utilizar todo el disco aukera

Windows badaukazu 100% betetzen, egin dezakezuna ondorengoa da. Windowsen 20GB baldin badazkazu arturik eta zure diska 100GB bada adibidez, bi zatitan egin dezakezu, hau da windowsen 100% hori 50% pasa eta beste 50% Linuxeri eman. Horretarako lehen aukera izango litzateke.

Azkena, manual aukera sakatzen badegu honen antzeko gauza bat azalduko zaigu (ez berdina):


Ikusi daitekeen bezala izenak ez dia oso adierazgarriak. Galduak egon ez zaitezten:

/dev Dispositibo bat dela dio

sda,sdb... disko gogorrsk dira, sd (Sata disk) eta ondoren letrak ordenaren arabera a,b,c,... Honela sda lehena izango litzateke eta sdb bigarrena. Honek agian oraindik gutxi esango digu, ala ere esan bezala gauzak ulertzea beto hoberako da.

Hau ulertuta, ikus dezakegu nola disko bakoitzetik, sda nire kasuan bi partizio daudela. Partizioan ordenagailuak disko gogor independiente bezala ulertzen ditu, bakoitzen gauza ezberdinak egin ditzakezu beste zatiari izorratu gabe. Honela sda1, sda2... partizioen zenbakian dira, bereizteko.

Puntos de montaje (Mount point) agian zailena da ulertzeko. Windowseko mentalitate itxi batetik agian kosta egiten da hau ulertzea. Ala ere saiatuko naiz piskat esplikatzin jakin nahi duenarentzako.

Windowsen, partizio bat diko gogor berri bat bezala azaltzen da. Pentsa dezaun disko gogor bat bakarrik dugu eta bi partizio dazkala. "Mi PC"ra goazenean, bi disko erakutsiko dizkigu, C eta D.

GNU/Linuxen aldiz hau ez doa honela. Sistema, dispositibo guztiak modu berean tratatzen ditu. Berez berdin dio partizio bat izate, disko gogor bat, inprimagailu bat edo pantaila bat. Datu informazio kontenedore bezala tratatzen baiditu. Dispositibo hauek nahi ditugun lekuan jar ditzakegu, jartzen ditugun lekua Punto MOntaje delarik, honela, karpeta horren bidez sartuko ginateke adibidez beste partizio batera.

Badago beste termino bat, beste partizio bat SWAP izena duena, beste bat /home eta beste bat /. Beno aurrekoa ulertuta hau erraza da. SWAP ram memoria bezala ulertzen da linuxen, hau da zenabt memoria erabili datu erabilgarriak almazenatzeko. Bestalde /home karpeta bat da, /-tik zintzilik dagoen karpeta bat. Baina karpeta garrantzitsua da, bertan gure mahaigainaren informazio guztia gordetzen da, gure dokumentuak nahi baditugu baita ere.

Antzekotasunal sortzeko (ez berdintasunak)

C: = /

Mis Documentos = /home


Horregatik da garrantzitsua home karpetaren independentzia, egunen baten sustoren bat badegu datu guztiak ondo gordeak geratzen direlako. Gainera Ubuntu eguneratzen badugu eta bertsio berri bat jartzen badegu, gure home kopiatzen konfigurazioak ere pasatzen dira.


Azkenengo pantailara bueltatuz, partzioak editatuko ditugu. Non instalatu nahi degun aukeratzen degu eta editatu egiten degu. Tamaina duena utzi, EXT3 formatuarekin, formatetu nahi degu eta punto de montaje / (windowseko c:)

Beste partizio batean EXT3 aukera ordez SWAP aukeratuko degu. Eta ez degun / jarri behar.

Hori egin ondoren "Adelante" sakatu.

INSTALAZIOA: KONTUA KONFIGURATZEN

GNU/Linux sistemak "root" erabiltzailearekin funtzionatzen dute. Kontu hori konfiguratuko degu, limiterik gabeko kantua. Superusuario deitua baita ere. Ala ere ez da gomendagarria beti kontu hori erabiltzea.

Ubuntu, beste distroen artean ematen diguna kontu normal bat da eta bahr degunean Superusuario bihurtzen da. Honela gauzak instalatu ditzekagu. Hau terminaletik SUDO comandoarekin egiten da.

Beraz, konfiguratu dezagun:

Adelante

INSTALAZIOA: MIGRAZIOA

Buktatzen ari gara. Pauso honetan egiten dena da Windowseko konfigurazioak pasa nahi badituzu. Honek lortzen du jende asko pasatzea Linuxera, honela argazkiak, firefoxeko markagailuak etab... gordetzen dira eta linuxera pasa.

Nahi dituzuenak aukeratu eta.....

Adelante

INSTALAZIOA: LABURPENA

Azken pauso honetan instalzioko laburpena azalduko zaizu:

Hemen "Instalar" sakatu eta asiko da instalazioa:

Bukatzean berabiarazi eta LINUXEKIN GOZATU!



ONDOREN 2 MINUTUTAN LORTU DEZAKEGUNA

TuxGuitar.

Labetik atera berria. TuxGuitar 1.0RC4 bertsio berria kaleratu berri da.

Ezagutzen ez dezunentzako, TuxGuitar javan idatzitako tablaturen editore eta erreproduzitzaile bat da. Zenabit extentsio zabaltzen ditu .ptb (powertab), .gp4, .gp4, .gp5(guitar pro) eta .tg (tux guitar) zabaltzen ditu. Gainera MIDI artxiboak inporta ditzake eta MIDI, PDF eta ASCII erara exporta ditzake.

TuxGuitarrekin musika konposatu ahalko duzu beste zenbait funtzioen artean:

  • Tablature editatzailes.
  • Multipistak ikusi
  • Erreproduzitean scroll automatikoa egin.
  • Noten luzera kontrolatu
  • Zenbait efektu sortu (bend, slide, vibrato, hammer-on/pull-off).
  • Hirugarrenen softwarearentzako sostengua (5, 6, 7, 9, 10, 11, 12).
  • Errepikatu, zabaldu, itxi.
  • Time signature-ren kudeaketa.
  • Tempo-ren kudeaketa

Bere webetik jetsi dezakegu instalatzeko paketea.

Aldaketa berrien artean komentagarria da

  • Zenbait Bug-en konponketa
  • Formatuen artean aldaketak egiteko pluginak
  • Zenbait tradukzio berri.

Amaroken MySQL jartzen (Azkartzeko edo bilduma handientzako)

Amarokek normalean SQLite sistema erabiltzen du bere datu basea gestionatzeko. Bere pontentzia ez da nahikoa bilduma handiak mugitu nahi ditugunean (10000 abesti) ala ere bilduma handia ez dugunok, nabaritu eginten dugu batzuetan ere pittin bat motel doala. Beraz, SQLite siste horretatik, Mysql-ra pasatuko dugu.


Berez 3 komandotan egin daitekeen zerbait da, baina nahiago degu pausoz pauso erakutsi eta honela, gure datu basea gestionatzen ikasi dezakegu edo Backup bat egiten egunen baten formateatu egiten badugu gure ordenagailua. Arratsaldeak pasa ondoren abestiak baloratzen, ezin da behin bat batean dena pikutara bota eta.


Has gaitezen, Amarok instalatua dugula suposatuz, lehenik MySQL zerbitzaria instalatuko dugu:

$ sudo apt-get install mysql-server


Instalazioan lehio berri bat zabalduko zaigu eta pasahitza eskatuko digu. Hau gogoan izan behar dugu root-aren pasahitza izango baita.


Orain, bi aukera ditugu aplikazio hau erabiltzeko, bat terminaletik eta beste bat modu bisual batean. Bigarren hau atseginago da. Beraz instalatu egingo dugu.

$ sudo apt-get install phpmyadmin

Honekin batera dependentzia guztiak instalatuko zaizkigu. Instalazioaren erdina zein zerbitzari nahi dugun galdetuko digu. Guk Apache2 aukeratuko dugu, modu bakarra baita bera bakarrik konfiguratzeko.





Jada dena instalatua dugula, interneteko nebagatzailea zabaltzen dugu eta ondorengo helbidera joango gara,http://127.0.01/phpmyadmin/ hau ida lehen komentatutako parte bisuala.


Login bat azalduko zaigu, root da erabiltzailea eta pasahitza, lehen gut aukeratu deguna. Aukeretan Español - Spanish (UTF8) jarriko dugu. Eta honelako pantaila batera eramango gaitu:





Orain barrua gaudela datu basea sortuko dugu. Crear nueva base de datos, jartzen duen lekura joango gara, irudian markatua dagoen bezala.





Ikusten dezuen bezala, Datu basearen izena amarok-DB da eta kodifikazioa utf8_unicode_ci, bigarren honek, karaktereekin arazorik izango ez ditugu bermatzen digu. Orain Crear ematen diogu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:





Orain erabiltzaile bat sortzea falta zaigu. Erabiltzaile hau Root delakoa izan daiteke, baina ez da gomendatzen, guk lortu nahi duguna Amaroken datu basera sarbidea soilik izango duen erabiltzaile bat sortzea da. Beraz, hasierako orrira joango garra eta bertatik sortuko dugu erabiltzaile berria. Horretarako Privilegios jartzen duen lekuan clickatu eta bertatiko pantailan, Agregar un nuevo usuario sakatu.




Pantailan erabiltzailea konfiguratzeko aukerak azalduko zaizkigu, zerbitzaria, pasahitza eta pribilegioak. Erabiltzailearen izenea izen idetifikatibo bat jarriko dugu, adibidez Amarok. Zerbitzarioan Local jarriko degu eta ondoren pasahitza idatziko degu bi aldiz. Permisos Globales jartzen duen tokian ez degu ezer jarriko.




Konfiguratu ondoren Continuar sacatu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:




Hemen fijatu egin beharko gara, behean Privilegios específicos para la base de datos eta Añadir privilegios a esta base de datos jartzen duen tokian gure datu basea aukeratuko dugu, Amarok-db nire kasuan. Aukeratu ondoren beste orri batera eramango gaitu eta bertan laukitxo guztiak markatuko ditugu, honela gure erabiltzaile honi (Amarok) gure datu basean (amarok-db) pribilegio guztiak emanez. Hori egin ondoren, Continuear sakatu.





Bukatu degu konfiguratzen bai datu basea, baita erabiltzailea, orain Amarok-eri esan behar digo SQLite ahazte eta Mysql erabiltzea, nola? Oso erraza, aurreko egin ondoren tontakeri bat da hau.

Amarok zabaldu Herramienta->Configuración zabaldu eta ondorengo lehioa zabalduko zaigu Colección sailean sakatzean:





Goiko zatian, musika zein karpetan dugun aukeratuko dugu.Explorar carpetas recursivamente, markatu utzi eta nik Vigilar los cambios en las carpetas, desmarkatu egin det abesti asko izateko asmo baitaukat eta bestela Amarok zoratu egingo det. Honela abesti berriak sartzen baditut eguneratuko de nire bilduma.Actualizar Colección. emanez.


Orainz, zerbitzarian (Servidor) 127.0.0.1, jarri, hau da, non dagoen gure datu beasea. Localhost ere jarri daiteke baina batzuetan arazoak ematen omen ditu. Base de datos jartzen duen lekuan gure datu basearen izena jarriko dugu, nire kasuan, amarok-DB eta usuario jartzen duen lekuan, gure erabiltzailea, amarok nire kasuan. Ondoren pasahitza jarri. Portua ez da beharrezkoa aldatzea, dena gure ordenagailuan baitago.


Aceptar ematen diogu eta segituan jarriko da gure bilduma eskaneatzen. Progresio barra bat azalduko zaigu behean. Tamainaren arabera gehio edo gutxiago itsaron beharko dezue. Bera jada disfrutatzea besterik ez da geratzen.

GStreamer multimedia kodeak instalatzen

Musika eta video formatu gehienak erreproduzitu ahal izateko, ez dugu besterik egin behar. Komando honekin, behar diren kodek guztiak instalatuko dituzu.

$ sudo apt-get install faad gstreamer0.10-ffmpeg gstreamer0.10-plugins-bad gstreamer0.10-plugins-bad-multiverse gstreamer0.10-plugins-ugly gstreamer0.10-plugins-ugly-multiverse gstreamer0.10-pitfdll liblame0

Google Earth instalatzen


Google Earth 4d bertsio berria instalatzeko bi modu dauzkagu:

1- Automatix-en bidez
2- Web horritik deskargatzen eta instalatzen

Automatix zer den oraindik ez dugu esplikatu, beraz bigarren bideari ekingo diogu.

Lehenik eta behin, artxiboa edo programa, internetetik jeitsiko dugu. Jetsitako artxiboak XXXX. bin itsura izango du, seguruenik Google EarthLinux.bin

Exekutatzeko baimena emango diogu artxibo honi, ondorengo komandoarekin:
chmod a+x Google EarthLinux.bin


Eta ondoren exekutatu egingo dugu,
./Google EarthLinux.bin


Hemendik aurrera, instrukzioak jarraitu eta gozatzera!

AWN Instalatzen (Avant Window Navigator)

Mac-en antzerako dock bat da. Bertatik aplikazioak abiatu daitezke ikonoen bidez. Hau instalatzeko repositorioetan lerro berriak jarri behar ditugu. Terminalean hau jarriz, modu errazean sartuko ditugu lerro berriak.



$ sudo apt-get update
$
sudo apt-get install avant-window-navigator-bzr awn-core-applets-bzr awn-manager-bzr

Behin intalatuta, programa abiatu dezakegu hemendik: Aplicaciones > Accesorios > Avant Window Navigator
Eta bere aukerak aldatu ditzakegu hemendik: Sistema > Preferencias > Awn manager


Mac, antzero edukitzeko gure dock-a ondorengo plugina instalatu dezakegu.

http://rapidshare.com/files/71511920/Transparent.tgz.html

Euskalbar 3.0 bertsioa


Euskalbar Firefox-erako tresnabarra da, euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)

Hemen daukazue gehigarria instalatzeko URLa:

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811


Firefoxen soinu arazoak.

Ubunturen azken bertsioan, soinu sistema berri bat hasi dira jartzen, Pulse izena duena. Honek hobekuntzak ekarriko dituela diote. Aldiz, zenbait aplikazio oraindik ez daude prest sistema berriarentzako. Dirudienez, firefox 3 ren kasua dugu hau. Modu batean eta probisionalean lortu det hori konpontzea. Ala ere espero degu hobekuntzak laster aztea nabaritzen.

Konpontzeko hau instalatu eta firefox berrabiarazi.

sudo apt-get install libflashsupport

Ultrastar-ng = SingStar Linuxentzako


Linuxerako karaoke programa bat da. Zure abesteko gaitasuna neurtzen du SingStar-en moduera baina baita zure abestiak ere sar ditzakezu, editore bat baitauka barnean. Aplikazio berritu honen ezaugarriak ondorengoak izango lirateke:

  • Bideoentzako formatu ezberdinak onartzen ditu: DivX, XviD, flv, avi, wmv, etab...
  • Abestientan oharrak, Bonusak edo popups
  • Festas (Fiesta) modua, joko ezberdinekin eta gehigarrientzako (plugins) soportea.
  • Abestien manejo errazagoa: Bilatzailea eta zerrendak sortzeko aukera
  • Estatistikak
  • 3 jokalari jokatu dezakete batera pantaila batekin eta 6 bi pantailekin.

Deb artxiboa hemendik jetsi dezakezue. Ala ere errazago instalatu dezakezue terminaletik ondorengo kodeekin:

sudo apt-get install ultrastar-ng

Ondoren jokuen artean azalduko zaizue programa.

Abestiak jartzeko, kopiatu TXT (letra) eta Abestia (mp3) ondorengo karpetan:

/usr/share/games/ultrastar-ng/songs


KONTUZ: Karpetaren izena, mp3-arena eta Txt-arena berdinak izan behar dira. Bideoa eta diskaren azala ez dira beharrezkoak.

Abesti gehio lortzeko: http://www.ultrastarsongs.com/


XUXEN III hiztegia instalatzen

XUXEN kode irekikoak Hunspell (http://hunspell.sourceforge.net) zuzentzaile-motorra erabiltzen du, beraz ezinbestekoa da OpenOffice.org-ek Hunspell izatea. OpenOffice.org-k, 2.0.2 bertsiotik aurrera Hunspell barnean dakarrenez 2.0.2 bertsioa edo berriagoa erabiltzea gomendatzen da.

XUXEN-en instalazioa OpenOffice.org-en egiteko pauso hauek eman behar dira:

1. Hiztegia (eu-ES-hunspell.tar.gz izenekoa) jaitsi www.euskara.euskadi.net web gunetik. Egin click hemen jeisteko.

2. Hiztegia destrinkotu (tar zxf eu-ES-hunspell.tar.gz komandoarekin, adibidez), bertan bi fitxategi daude, hiztegia eta afixa.

3. OpenOffice.org-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan sartu bi fitxategi hauek. Instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke baina orokorrean ondorengoa izango da:

/usr/lib/openoffice.org2.0/share/dict/ooo/

4. Aurreko puntuan adierazitako kokapenean dictionary.lst izeneko fitxategia editatu (emacs edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
ondoren lerro hau gehitu:

DICT eu ANY eu-ES

Behin lerro berria sartu ondoren fitxategia gorde eta itxi.

5. Aurreko pausoak eginda XUXEN behar bezala instalatuta dago, OpenOffice.org martxan baldin badago berrabiatu egin behar da hiztegi berria ezagutu dezan.

6. Behin instalazioa egin ondoren, OpenOffice.org-en XUXEN erabiltzeko
"Herramientas > Opciones> Configuración de Idioma > Idioma" atalera jo eta bertan “Idiomas predeterminados para documentos” eremuan “Basque” aukeratu behar da.

Musika CD-tik MP3 edo OGG-ra.

Pauso gutxitan espakatuko det nola sartu daitekeen cd normal baten musika gure ordenagailura. Horretarako "Sound Juicer" erabiliko dugu.

Sartu CD-a eta zabaladu programa. Aplicaciones>Sonido y Video> Extractor de sonido de CD

Bertan zerrenda bat azalduko zaigu eta internetera conectatuak bagaude, discaren datuak ateratzen saiatuko da. Hau da, Artista, izenburua, diskaren izena...

Ondoren configuratu egingo dugu guk nahi degun erara. Editar>Preferencias.
Unidad de CD: Hau da zein cd irakurgailutik nahi dezun musika pasa. Nire kasuan bakarra dudanez, dagoena.
Expulsar al terminar: Abestiak pasatzez amaitzen duenean cda atera nahi dezun a la ez. Nik baiezkoa jartzen diot, askota beste zenbait gauzetara bazabiltza ahaztu egiten zaizulako.
Abrir la carpeta de musica al terminar: Kopiatu dezun kapeta zabaltzen dizu amaitzea. Nik ezezkoan daukat.
Carpeta: Non gorde nahi ditugun gure abestiak.
Jerarquía de las carpetas: Programa karpetak sortzen ditu musika organizatzeko, bertan esan dezakegu karpetan zer jarri, artista, albumaren izena...
Nombre del archivo: Hemen gure musika artxiboa nola deituko duen aukeratzen dugu. Hau da zein ordenetan eta zein informazio.
Formato de salida: Hemen gure formatua aukeratzen dugu, hau da, MP3, ogg eta zein kalitaterekin.

Cerrar eman eta lehengoko pantailara bueltzen gara. Bertan aukeratu zein abesti nahi dituzun ordenagoilura pasa eta Extraer eman. Abestietako bat entzun nahi badezu gogoratzen ez zarelako, aukeratu eta eman Reproducir.

RPM-ak Instalatzen Ubuntun (Debian)

Debian distritoetan gauzak Windowsen bezala instalatzeko (click bikoitza) artxiboen extensioa deb behar du izan. Aldiz Red Hat distritoetan RPM. Baina zer egin dezakegu RPM bat badaukagu eta dure Ubuntun instalatu nahi badegu?

Alien programarekin RPM-tik DEB-era pasa daiteke kontsolatik:
1.-Lehenik eta behin alien instalatu:
sudo apt-get install alien

2.-Ondoren gure RPM artxiboa dagoen lekura eraman kontsola. Berez, kontsola gure karpeta pertsonalean dago kokatuta. Beraz gure RPMa Mahaigainean badago:
cd Mahaigaina (Bestela dagoen tokian)
Errazena ulertzen ez badezue, RPMa zure karpeta pertsonalean gordetzea da. Honela pauso hau saltatu dezakezue. Laster egingo dugu kontsolatik mugitzeko gida.

3.-Ondoren terminalean honela idatzi:
sudo alien -d artxiboaren_izena.rpm

Gogoratu, artxiboaren_izena.rpm, zuen artxiboaren izenarekin ordezkatu.

Deb artxiboa rpm artxiboa dagoen kaprta berean egongo da. Bi click eta instalatu!

Script-ak

Beno, txitxingorriri esker hainbat aukera berri zabaldu zaizkit gaurkoan ubuntun.
Script-ek Musika,irudi zein bideoen tratamendurako haimaika aukera ematen dizkigu. Askorentzako interesgarria eta baliagarria dirudienez, hauen instalazioan eman behar diren pausuak azalduko dizkizuet:

1. Sartu helbide honetara: http://nautilus-scripts.javielinux.com/ orlegiz dagoena sakatu.

Behin hor sartuta, eskumaldean "italiano" jartzen duen tokian, gainean dagoen "descargar" botoia sakatu.

2. Artxibategia jeitxita izatean, hauek bertatik atera behar dira. "Abrir" edo ireki aukera sakatu, eta hondoren "extraer". Artxibategiak home/carpeta personal/.gnome2/nautilus-scripts ireki behar dira.

ADI! gnome2 karpeta Ctrl+h botoiak karpeta pertsonalean sakatzean azalduko dira, hauek izkutaturik baitaude.

3. Behin lehenengo bi pausuak burututa, aplikazioak itxi eta has zaitez saltxeatzen!


Imprimagailua instalatzen (Zerrendakoak)

HP Color LaserJet 2600n------------------------------- 2600n

HP Color LaserJet 1600 ---------------------------------1600

Konica Minolta magicolor 2530 DL ---------------2530

Konica Minolta magicolor 2490 MF --------------2490

Konica Minolta magicolor 2480 MF --------------2480

Xerox Phaser 6115MFP ---------------------------------6115

Konica Minolta magicolor 2430 DL --------------2430

Minolta/QMS magicolor 2300 DL -----------------2300

Minolta/QMS magicolor 2200 DL -----------------2200

Minolta Color PageWorks/Pro L ------------------cpwl

Samsung CLP-300 ------------------------------------------300

Samsung CLP-600 ------------------------------------------600

Samsung CLX-2160 ---------------------------------------2160

Samsung CLX-3160 ---------------------------------------3160*

Okidata 3200n-----------------------------------------------3200*

Okidata 3300n-----------------------------------------------3300*

Okidata 3400n-----------------------------------------------3400*

Okidata 5100n----------------------------------------------5100*

Okidata 5200n----------------------------------------------5200*

Okidata 5500n----------------------------------------------5500*

Okidata 5600n----------------------------------------------5600*

Okidata 5800n----------------------------------------------5800

Xerox Phaser 6110 and 6110MFP --------------6110

Lexmark C500 ----------------------------------------------500

HP LaserJet 1020------------------------------------------1020

HP LaserJet 1018 -----------------------------------------1018

HP LaserJet 1005 -----------------------------------------1005

HP LaserJet 1000 -----------------------------------------1000

HP Laserjet P1005 -------------------------------------P1005

HP Laserjet P1006 -------------------------------------P1006

HP Laserjet P1505 -------------------------------------P1505




cd ~


Skripta jeitsi (Ubuntu Feisty/Edgy/Dapper).
wget http://www.stchman.com/tools/foo2zjs/ubuntu_foo2zjs_install.sh

Skripta jeitsi (Ubuntu Gutsy/Hardy Heron)
wget http://www.stchman.com/tools/foo2zjs/ubuntu_foo2zjs_install_gutsy.sh

Baimenak aldatu exekutatzeko (Ubuntu Feisty/Edgy/Dapper).
chmod 755 ~/ubuntu_foo2zjs_install.sh

Baimenak aldatu exekutatzeko (Ubuntu Gutsy/Hardy Heron).
chmod 755 ~/ubuntu_foo2zjs_install_gutsy.sh

Urrengo lerroan, aldatu behar da zure imprimagailuaren identifikazioarengatik. Adibidez, Laserjet 1000 bat badaukazu, 1000 da jarri behar dezuna ordez.

Ubuntu Feisty/Edgy/Dapper
sudo ~/ubuntu_foo2zjs_install.sh

Ubuntu Gutsy/Hardy Heron
sudo ~/ubuntu_foo2zjs_install_gutsy.sh (Goiko zerrendakoa)

Gnome CUPS Manager programa abiatuko da System Printer Configuration
tool. Aukeratu zure imprimagailua.


Jetsitako gauzak borratzeko, jada behar ditugulako:

Ubuntu Feisty/Edgy/Dapper
rm -f ~/ubuntu_foo2zjs_install.sh

Ubuntu Gutsy/Hardy Heron
rm -f ~/ubuntu_foo2zjs_install_gutsy.sh

Ordenagailu guztia berrabiarazi eta kitto!

Jarri Ubuntu Euskaraz

Ubuntuk, duen abantaila askoren artean, aurki dezakegu hizkuntzaren aukeratzea. Hizkuntzen zerrenda oso luzea da eta Euskara dugu zerrendan. Orain pausoz pauso egingo dugu hizkuntzaren aldaketa.

1. Sistema>Administración (Administrazioa)> Soporte de Idiomas (Hizkuntza-Sostengua) Bertara sartu.

2. Orain "Euskara"
hizkuntza aukeratu eta Hizkuntza Lehenetsia jartzen dun zerrendan Euskararena aukeratu. Bi aukera daude Euskararen barrua: Espainiarra eta Frantziarra. Nik biak probatu ditut eta ez diet alderik aurkitu. Ala ere, ni Gipuzkoarra izanda, Espainiakoa aukeratu det. Bizkaiera eta Gipuzkerako hitzak hartzen baiditu.

3. Azkenik, dena onartu edo adostu ondoren, ordenagailua guztiz berpiztu.

Openoffice Euskaratzen.

Terminalean sartu:
sudo apt-get install openoffice.org-help-eu
sudo apt-get install openoffice.org-l10n-eu

Honekin, euskaratzeko aukera instalatu degu. Beraz, orain openofficeri esan behar digo euskaraz nahi dugula interfacea.
Aukeretan, hizkuntza Euskara aukeratu eta kitto!