Amaroken MySQL jartzen (Azkartzeko edo bilduma handientzako)

Amarokek normalean SQLite sistema erabiltzen du bere datu basea gestionatzeko. Bere pontentzia ez da nahikoa bilduma handiak mugitu nahi ditugunean (10000 abesti) ala ere bilduma handia ez dugunok, nabaritu eginten dugu batzuetan ere pittin bat motel doala. Beraz, SQLite siste horretatik, Mysql-ra pasatuko dugu.


Berez 3 komandotan egin daitekeen zerbait da, baina nahiago degu pausoz pauso erakutsi eta honela, gure datu basea gestionatzen ikasi dezakegu edo Backup bat egiten egunen baten formateatu egiten badugu gure ordenagailua. Arratsaldeak pasa ondoren abestiak baloratzen, ezin da behin bat batean dena pikutara bota eta.


Has gaitezen, Amarok instalatua dugula suposatuz, lehenik MySQL zerbitzaria instalatuko dugu:

$ sudo apt-get install mysql-server


Instalazioan lehio berri bat zabalduko zaigu eta pasahitza eskatuko digu. Hau gogoan izan behar dugu root-aren pasahitza izango baita.


Orain, bi aukera ditugu aplikazio hau erabiltzeko, bat terminaletik eta beste bat modu bisual batean. Bigarren hau atseginago da. Beraz instalatu egingo dugu.

$ sudo apt-get install phpmyadmin

Honekin batera dependentzia guztiak instalatuko zaizkigu. Instalazioaren erdina zein zerbitzari nahi dugun galdetuko digu. Guk Apache2 aukeratuko dugu, modu bakarra baita bera bakarrik konfiguratzeko.





Jada dena instalatua dugula, interneteko nebagatzailea zabaltzen dugu eta ondorengo helbidera joango gara,http://127.0.01/phpmyadmin/ hau ida lehen komentatutako parte bisuala.


Login bat azalduko zaigu, root da erabiltzailea eta pasahitza, lehen gut aukeratu deguna. Aukeretan Español - Spanish (UTF8) jarriko dugu. Eta honelako pantaila batera eramango gaitu:





Orain barrua gaudela datu basea sortuko dugu. Crear nueva base de datos, jartzen duen lekura joango gara, irudian markatua dagoen bezala.





Ikusten dezuen bezala, Datu basearen izena amarok-DB da eta kodifikazioa utf8_unicode_ci, bigarren honek, karaktereekin arazorik izango ez ditugu bermatzen digu. Orain Crear ematen diogu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:





Orain erabiltzaile bat sortzea falta zaigu. Erabiltzaile hau Root delakoa izan daiteke, baina ez da gomendatzen, guk lortu nahi duguna Amaroken datu basera sarbidea soilik izango duen erabiltzaile bat sortzea da. Beraz, hasierako orrira joango garra eta bertatik sortuko dugu erabiltzaile berria. Horretarako Privilegios jartzen duen lekuan clickatu eta bertatiko pantailan, Agregar un nuevo usuario sakatu.




Pantailan erabiltzailea konfiguratzeko aukerak azalduko zaizkigu, zerbitzaria, pasahitza eta pribilegioak. Erabiltzailearen izenea izen idetifikatibo bat jarriko dugu, adibidez Amarok. Zerbitzarioan Local jarriko degu eta ondoren pasahitza idatziko degu bi aldiz. Permisos Globales jartzen duen tokian ez degu ezer jarriko.




Konfiguratu ondoren Continuar sacatu eta ondorengo pantaila azalduko zaigu:




Hemen fijatu egin beharko gara, behean Privilegios específicos para la base de datos eta Añadir privilegios a esta base de datos jartzen duen tokian gure datu basea aukeratuko dugu, Amarok-db nire kasuan. Aukeratu ondoren beste orri batera eramango gaitu eta bertan laukitxo guztiak markatuko ditugu, honela gure erabiltzaile honi (Amarok) gure datu basean (amarok-db) pribilegio guztiak emanez. Hori egin ondoren, Continuear sakatu.





Bukatu degu konfiguratzen bai datu basea, baita erabiltzailea, orain Amarok-eri esan behar digo SQLite ahazte eta Mysql erabiltzea, nola? Oso erraza, aurreko egin ondoren tontakeri bat da hau.

Amarok zabaldu Herramienta->Configuración zabaldu eta ondorengo lehioa zabalduko zaigu Colección sailean sakatzean:





Goiko zatian, musika zein karpetan dugun aukeratuko dugu.Explorar carpetas recursivamente, markatu utzi eta nik Vigilar los cambios en las carpetas, desmarkatu egin det abesti asko izateko asmo baitaukat eta bestela Amarok zoratu egingo det. Honela abesti berriak sartzen baditut eguneratuko de nire bilduma.Actualizar Colección. emanez.


Orainz, zerbitzarian (Servidor) 127.0.0.1, jarri, hau da, non dagoen gure datu beasea. Localhost ere jarri daiteke baina batzuetan arazoak ematen omen ditu. Base de datos jartzen duen lekuan gure datu basearen izena jarriko dugu, nire kasuan, amarok-DB eta usuario jartzen duen lekuan, gure erabiltzailea, amarok nire kasuan. Ondoren pasahitza jarri. Portua ez da beharrezkoa aldatzea, dena gure ordenagailuan baitago.


Aceptar ematen diogu eta segituan jarriko da gure bilduma eskaneatzen. Progresio barra bat azalduko zaigu behean. Tamainaren arabera gehio edo gutxiago itsaron beharko dezue. Bera jada disfrutatzea besterik ez da geratzen.

No hay comentarios: