Flash Bideoak lortzen webetatik

Zuen helburua interneteko bideoak behin eta berriz ikustea, edota hauek eskuragarri izatea bada, jarraian dituzuen pausuak burutu beharko dituzue. Oso erraza da.

Pausuak burutzeko bi bide ditugu, Terminalaren bidez edota ordenagailuan, karpetaz-karpeta eginez.

"Karpetaz-karpeta"vlc o mplayer
-ko metodoa erabiliz pausu hauek jarraitu beharko dituzue:

1. Bideoa duen web-orria zabaldu eta hondoren kargatzen utzi amaierararte.

2. Ordenagailuaren sistemako /tmp karpeta zabaldu eta bertan FlashAvhMRY honelako artxibo moduko bat aurkitu.

3.Fitxategi hori aurkitzean (FlashAvhMRY antzeko fitxategia) kopiatu eta gorde nahiko dezuten karpetan itxatxi, .flv estentxioarekin.

4.vlc edo mplayer-arekin ireki bideoa.

Terminaletik egiteko:


$ cd /tmp
$ ls -l
$ cp -v FlashAvhMRY /home/gure_erabiltzailea/Bideoaren_izena.flv

.flv-a .avi-ra pasatzeko, ffmpeg erabili daiteke. Istalatuta ez badezue, honela instalatu dezakezue terminalaren bidez:

$ sudo apt-get install ffmpeg

Behin hau eginda, terminala ireki eta artxiboa gorde dezuten karpeta ireki beharko dezue. hondoren terminalean hau idatzi:

$ ffmpeg -i artxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Pausu guzti hauek burututa, youtubetik (adibidez) jeitxitako bideoa .avi formatoan ikusi ahal izango dezue.

No hay comentarios: