Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer...). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu...Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:



$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)



$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)



Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!

No hay comentarios: