Stellarium



Batzuentzat erabilgarria, beste batzuentzat ez hainbeste, hemen duzue Linux, windows eta Mac-ek duten Izarrak, konstelazioak etab. ikusteko eta ezagutzeko programa kuriosoa.

Esan dizuedan moduan konstelazioak ikusteko eta ezagutzeko balio du, baina ez edoizein ikuspuntutik. Stellarium-ek gure herri, edo hiriko kordenatuak sartzeko aukera ematen digu eta honela gure etxeko zapai gaineko zeruaren adierazpen bat egiten digu. Momentu berberekoa (Urtea, egunak, orduak...). Gainera, izarrenbat kuriositate handia ematen badigu edota konstelazio bat, hauei buruzko hainbat datu fisiko emanten dizkigu.

Emandako informazioa nahiz eta eskasa izan, bitxikeriak eraman zaitzailtela! probatu zazue Stellariuma!

ALDAKETA

Helbidez aldatzen gara. Ea oinarri hobea ematen diguten bertan.


http://linuxeuskaraz.wordpress.com/

Clipart gehiago eskuratzen

Dagoeneko denok dakigu zer den clipart bat. Gure openofficen oso gutxi ekartzen ditu, baina badugu aukera berriz ere hori aldatzeko eta gehiago jartzeko. Kolekzio asko aurki ditzakegu saren zear. Nik aldiz errepositorioetatik instatu egin ditut eta oraingo naikoak dauzkat, naiz eta noizean behin internetera jo zerbait zeatzagoa denaren bila.


Klikatu irurdian instalatzeko.


Instalazio automatikoak huts egiten badizu:

sudo apt-get install opencliparts

Esta bestela gure sinpatikotik (Synaptic) instalatu pakete hori eta bere dependentziak.

Pantaila izoztu zait!

Hementxe ekartzen dizuen serbidore grafikoa blokeatzen den momenturako soluzio bat. Badira zenbait kasu sagua ere mugitzen ez dena eta gure pantaila izoztua bezala geratzen da.


"A machete" itzali ordez, hau da, pizteko botoia 5segundu eduki zapaldua, badugu beste modu bat eta gure sistemari arazo gutxiago ekarriko dizkionak. Horretarako hau egin behar degu:

  • Alt+ ImprPantalla zapalduak mantendu ondorengoa tekleatzen dugun bitartean:
  • RSEIUB eta zure sistema berabiaraziko da.

Zeatzago ikusi dezakegu letra bakoitzaren funtzioa:

  • R teklatuari kontrola bueltatzen dio
  • S sinjornizatu egiten du.
  • E prozesuen seinaleak terminalera bidaltzen ditu.
  • I prozesuei "kill" seinalea bidaltzen die.
  • U fitxeroen sistema desmontatzen du.
  • B sistema berabiarazten du

"Compiz Fusion Icon"

Badaude zenbait kasu eta zenbait programa Compiz-ekin ondo ez doazenak. Batez ere OpenGL sistema erabiltzen dituztenak. Adibidez Zattoo edo zenabit joku. Hauen sintoma irudiaren intermitentzia edo parpadeatzea da eta ezin da ondo ikusi. Beraz egokiena efektu guztiak desaktibatzea izango litzateke eta behin bukatuta berriz ere aktibatzea. Aplikazio honek hori bera errazten digu.

"Tray" edo goiko indikadore menuetan azaltzen zaigun ikono bat eta bertatik kontrola dezakegu aktibatzeko Compiz edo kentzeko, hau da, metaciti sistema berriz ere jartzeko.

Instalatzen:
Sinpatikotik (Sympatic) "Fusion-icon" bilatu eta bera instalatu. Edo klikatu ondorengo ikonoan



Exekutatzeko Aplicaciones>Herramientas de Sistema>Compiz Fusion Icon.



Irudiko lehen ikonoa da eta bertan eskubiarekin sakatuta azalduko zaigu menua.

Amarok 2!! (Bere Alpha bertsioan)

Dakigun bezala, hau da multimedia esatzio erabiliena linuxen. Aurten gainera Window$ plataformara intentzioa dute 2.0 bertsio honekin batera. Horrek eta ekarriko dituen aldaketengatik batzuk gogo handiz itxaroten ari gera. Beraz, horientzako hementxe daukagu Ubuntun instalatu daitekeen Amarok 2 Alpha bertsioa.

Lehenik /etc/apt/sources.list barruan ondorengo lerroa sartu:
deb http://ppa.launchpad.net/project-neon/ubuntu hardy main

Ondoren terminalean
sudo aptitude update
sudo aptitude full-upgrade
sudo aptitude install khelpcenter
sudo aptitude install amarok-nightly




Flash-ak jetsi firefoxekin

Lehengokoan modu oso gogorrean egiteko prozesua esplikatu degu. Aldiz modu askoz ere errazago bat dago Flash-ak jeisteko. Horretarako soilik Firefoxen gehigarri (Plugin) bat beharko degu.

1-. Instalatu
2-. Firefox Berrabiarazi
3.- Funtzionamenduan: Web batean zautenean eta horre Flash bideo bat baldin badu, goiko helbide barraren ondoan hiru bola hasiko dira mugitzen. Bertan klik egin eta jeisteko aukera emango dizu. Jetsitako artxiboa .flv formatua izango du. Ubuntun ikusteko inongo arazorik ez du.

FLV-ti AVI-ra
Terminal bidez dugu errazena.

1.- Artxiboa dagoen karpetan kokatu
2.- ffmpeg -i atxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Dreamwaver instalatzen

Lehenago Photoshop-aren instalazioa azaldu degu, eta orain berriz Dremwaver-arena. Bi programa hauek Windows-etik Linux-era pasatzen direnen artean,diruidienez, oso garrantzitsuak dira, faltan botatzen dituzten bi izaten baitira. Horregatik, guk hauen istalazioak euskeratu eta azaldu dizkizuegu.

Dreamwaver-a instalatzeko lehenengo wine aplikazioa isntalatu behar da.

Hau eginda Dreamwaver-aren instalazioaren pasuak azalduko ditugu. Hauexek dira:

Programa honen instalaziorako artxiboak karpeta bateta gorde eta terminala bertan ireki eta hau jarri

$ wine dreamweaver-aren instalatzaiaren izena.exe

Hau ongi burututa, windows-en azaltzen den instalazio prozesu berbera azalduko da. Intalazioa Windows-en berbera da.

Behin instalatuta, wine-ek honela gordeko du programa“/home/zure kontua/.wine/drive_c“.Nahi izatekotan, bertan sartu zaitezkete eta bi karpeta hauek daudela zihurtatu: “windows” eta “Archivos de programa“.

Karpeta horiek ez badaude, instalazioa honela burutu dela izan daiteke: “Archivos de programa/Macromedia/Dreamweaver 8″. Beraz, hala bada, terminalean hau idatzi beharko da (banandu gabe):
$ wine /home/tu_carpeta/.wine/drive_c/Archivos\ de\ programa/Macromedia/Dreamweaver\ 8/Dreamweaver.exe

Beste instalazio modu bat Wine-en Fake ruta erabiltzea litzateke:

$ wine "C:\Archivos de programa\Macromedia\Dreamweaver 8\Dreamweaver.exe" (terminalean)

Honekin nahikoa Dreamwaver-a ubuntun izateko.

Photoshop-a Jartzen

Hemen idatzitakao gida honek Adobhe Photoshop-a Ubuntun instalatzeko pausuak emango dizkigu. Diruidienez Linux sistemarentzat prestaturiko instalazioa litzateke hau, baina ofizialki Ubuntu-n onartu egin da.

Hasteko hau beharko genuke:
Ubuntu Dapper isntalazio eguneratua
Windoes duen makina Adobe Photoshop Cs2 arekin.

Bi gauza hauek edukita Terminalean hau idatze behar da:

apt-get update
apt-get install wine (wine badezue ez da beharrezkoa hau egitea)


Hau burututa Windows-etik beharrezko fitxero guztiak hartu beharko ditugu:

“Adobe” deituriko karpetatik dena kopiatu --> “c:\Archivos de Programa” “/home/Zure usuarioa/.wine/drive_c/Program Files/”

Adobe Photoshop CS2-aren kodeak erreistratu behar dira:

Windows-en, “regedit” idatzi “Ejecutar programa”-em eta atera “HKEY_LOCAL_MACHINE/Software/Adobe/” “adobe.reg”-era.
Ubuntun kopiatu eta ASCII-n bilakatu honekin:
recode ucs-2..ascii adobe.reg

Hondoren hau idatzi:

wine regedit adobe.reg

wine-era pasatzeko.

Azkenik hau idatzi terminalean:

./wine –winver winxp “[ruta a Photoshop]/photoshop.exe”

Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer...). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu...Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:



$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)



$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)



Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!