Flash-ak jetsi firefoxekin

Lehengokoan modu oso gogorrean egiteko prozesua esplikatu degu. Aldiz modu askoz ere errazago bat dago Flash-ak jeisteko. Horretarako soilik Firefoxen gehigarri (Plugin) bat beharko degu.

1-. Instalatu
2-. Firefox Berrabiarazi
3.- Funtzionamenduan: Web batean zautenean eta horre Flash bideo bat baldin badu, goiko helbide barraren ondoan hiru bola hasiko dira mugitzen. Bertan klik egin eta jeisteko aukera emango dizu. Jetsitako artxiboa .flv formatua izango du. Ubuntun ikusteko inongo arazorik ez du.

FLV-ti AVI-ra
Terminal bidez dugu errazena.

1.- Artxiboa dagoen karpetan kokatu
2.- ffmpeg -i atxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Dreamwaver instalatzen

Lehenago Photoshop-aren instalazioa azaldu degu, eta orain berriz Dremwaver-arena. Bi programa hauek Windows-etik Linux-era pasatzen direnen artean,diruidienez, oso garrantzitsuak dira, faltan botatzen dituzten bi izaten baitira. Horregatik, guk hauen istalazioak euskeratu eta azaldu dizkizuegu.

Dreamwaver-a instalatzeko lehenengo wine aplikazioa isntalatu behar da.

Hau eginda Dreamwaver-aren instalazioaren pasuak azalduko ditugu. Hauexek dira:

Programa honen instalaziorako artxiboak karpeta bateta gorde eta terminala bertan ireki eta hau jarri

$ wine dreamweaver-aren instalatzaiaren izena.exe

Hau ongi burututa, windows-en azaltzen den instalazio prozesu berbera azalduko da. Intalazioa Windows-en berbera da.

Behin instalatuta, wine-ek honela gordeko du programa“/home/zure kontua/.wine/drive_c“.Nahi izatekotan, bertan sartu zaitezkete eta bi karpeta hauek daudela zihurtatu: “windows” eta “Archivos de programa“.

Karpeta horiek ez badaude, instalazioa honela burutu dela izan daiteke: “Archivos de programa/Macromedia/Dreamweaver 8″. Beraz, hala bada, terminalean hau idatzi beharko da (banandu gabe):
$ wine /home/tu_carpeta/.wine/drive_c/Archivos\ de\ programa/Macromedia/Dreamweaver\ 8/Dreamweaver.exe

Beste instalazio modu bat Wine-en Fake ruta erabiltzea litzateke:

$ wine "C:\Archivos de programa\Macromedia\Dreamweaver 8\Dreamweaver.exe" (terminalean)

Honekin nahikoa Dreamwaver-a ubuntun izateko.

Photoshop-a Jartzen

Hemen idatzitakao gida honek Adobhe Photoshop-a Ubuntun instalatzeko pausuak emango dizkigu. Diruidienez Linux sistemarentzat prestaturiko instalazioa litzateke hau, baina ofizialki Ubuntu-n onartu egin da.

Hasteko hau beharko genuke:
Ubuntu Dapper isntalazio eguneratua
Windoes duen makina Adobe Photoshop Cs2 arekin.

Bi gauza hauek edukita Terminalean hau idatze behar da:

apt-get update
apt-get install wine (wine badezue ez da beharrezkoa hau egitea)


Hau burututa Windows-etik beharrezko fitxero guztiak hartu beharko ditugu:

“Adobe” deituriko karpetatik dena kopiatu --> “c:\Archivos de Programa” “/home/Zure usuarioa/.wine/drive_c/Program Files/”

Adobe Photoshop CS2-aren kodeak erreistratu behar dira:

Windows-en, “regedit” idatzi “Ejecutar programa”-em eta atera “HKEY_LOCAL_MACHINE/Software/Adobe/” “adobe.reg”-era.
Ubuntun kopiatu eta ASCII-n bilakatu honekin:
recode ucs-2..ascii adobe.reg

Hondoren hau idatzi:

wine regedit adobe.reg

wine-era pasatzeko.

Azkenik hau idatzi terminalean:

./wine –winver winxp “[ruta a Photoshop]/photoshop.exe”

Ubunturekin Esnatu eta Oheratu

Ubuntuk hainbat sistema operatiboren antzera, berarekin batera jeikitzeko eta oheratzeko aukera ematen digu. Aukera hau gainera, hainbat motakoa izan daiteke, izan ere; Ubuntuk iratzargailu moduan zenbait programa eskeintzen dizkigulako (interneten bidez doan lortu daitezkenak) eta Terminalaren bidez hau eratu dezakegulako.

Gure Blog-a edo besterenbat bisitatu badezute, jakingo dezuenez, iratzargailua eratzeko soilik hainbat komando idatzi behar dira Terminalean. Hauexek dira pausuak Iratzargailu bat eratzeko:

Terminala zabaldu. Terminalean hau idatzi behar dezue: (adibide bat da) Sleep 15m; Amarok musika.mp3

Denbora (adibidearen kasuan 15m) segundutan (s), minututan(m) eta ordutan(h) jar daiteke, eta Amarok beste erreproduzitzaile batez aldatu daiteke (VLC, mplayer...). Azkenik musika jartzen duen tokian zuen esnatzeko nahiko dezuen abestiaren izena edota musika lista baten helbidea jar ditzakezue.

Hau guztia esnatzeko izango litzateke, baina gauean, ordenagailuaren bidez pelikula bat ikusten ari geranean ohetik edota sofan etzanda goxo-goxo eta logura sartzen bazaigu...Ubuntuk berriz ere, terminalaren bidez ordenagailua itzaltzeko ardura gainetik kentzen digu!

Hauek dira jarraitu behar diren pausuak ordenagailua denbora zehatz batetan itzaltzeko:

Terminala zabaldu eta bertan hau idatzi:



$ sudo shutdown -h +5 (5 minututan itzaltzea nahi badezu)



$ sudo shutdown -h +22:30 (hamar eta erdietan itzaltzea nahi badezu)



Ikus dezakezuenez oso erraza da komando hauek ordenagailuan sartzea eta zuentzako oso erosoa izan daitekeena. Disfruta dezazuela!

Flash Bideoak lortzen webetatik

Zuen helburua interneteko bideoak behin eta berriz ikustea, edota hauek eskuragarri izatea bada, jarraian dituzuen pausuak burutu beharko dituzue. Oso erraza da.

Pausuak burutzeko bi bide ditugu, Terminalaren bidez edota ordenagailuan, karpetaz-karpeta eginez.

"Karpetaz-karpeta"vlc o mplayer
-ko metodoa erabiliz pausu hauek jarraitu beharko dituzue:

1. Bideoa duen web-orria zabaldu eta hondoren kargatzen utzi amaierararte.

2. Ordenagailuaren sistemako /tmp karpeta zabaldu eta bertan FlashAvhMRY honelako artxibo moduko bat aurkitu.

3.Fitxategi hori aurkitzean (FlashAvhMRY antzeko fitxategia) kopiatu eta gorde nahiko dezuten karpetan itxatxi, .flv estentxioarekin.

4.vlc edo mplayer-arekin ireki bideoa.

Terminaletik egiteko:


$ cd /tmp
$ ls -l
$ cp -v FlashAvhMRY /home/gure_erabiltzailea/Bideoaren_izena.flv

.flv-a .avi-ra pasatzeko, ffmpeg erabili daiteke. Istalatuta ez badezue, honela instalatu dezakezue terminalaren bidez:

$ sudo apt-get install ffmpeg

Behin hau eginda, terminala ireki eta artxiboa gorde dezuten karpeta ireki beharko dezue. hondoren terminalean hau idatzi:

$ ffmpeg -i artxiboaren_izena.flv irteerako_izena.avi

Pausu guzti hauek burututa, youtubetik (adibidez) jeitxitako bideoa .avi formatoan ikusi ahal izango dezue.