XUXEN III hiztegia instalatzen

XUXEN kode irekikoak Hunspell (http://hunspell.sourceforge.net) zuzentzaile-motorra erabiltzen du, beraz ezinbestekoa da OpenOffice.org-ek Hunspell izatea. OpenOffice.org-k, 2.0.2 bertsiotik aurrera Hunspell barnean dakarrenez 2.0.2 bertsioa edo berriagoa erabiltzea gomendatzen da.

XUXEN-en instalazioa OpenOffice.org-en egiteko pauso hauek eman behar dira:

1. Hiztegia (eu-ES-hunspell.tar.gz izenekoa) jaitsi www.euskara.euskadi.net web gunetik. Egin click hemen jeisteko.

2. Hiztegia destrinkotu (tar zxf eu-ES-hunspell.tar.gz komandoarekin, adibidez), bertan bi fitxategi daude, hiztegia eta afixa.

3. OpenOffice.org-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan sartu bi fitxategi hauek. Instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke baina orokorrean ondorengoa izango da:

/usr/lib/openoffice.org2.0/share/dict/ooo/

4. Aurreko puntuan adierazitako kokapenean dictionary.lst izeneko fitxategia editatu (emacs edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
ondoren lerro hau gehitu:

DICT eu ANY eu-ES

Behin lerro berria sartu ondoren fitxategia gorde eta itxi.

5. Aurreko pausoak eginda XUXEN behar bezala instalatuta dago, OpenOffice.org martxan baldin badago berrabiatu egin behar da hiztegi berria ezagutu dezan.

6. Behin instalazioa egin ondoren, OpenOffice.org-en XUXEN erabiltzeko
"Herramientas > Opciones> Configuración de Idioma > Idioma" atalera jo eta bertan “Idiomas predeterminados para documentos” eremuan “Basque” aukeratu behar da.

1 comentario:

Iskra dijo...

ze modelo arraroa jarri dezun. lehen zegona gehiago gustatzen zitzaidan. erosoagoa zan.